SARRERA/ HELBURUAK/ GALDERA-SORTAK/ KOORDINAZIORAKO JARRAIBIDEAK/ EMAITZAK/

Sarrera


Z uzendari agurgarria:

Hezkuntza Ministerioaren Eskola Bizikidetzarako Estatuko Behatokiak, Autonomia Erkidegoekin lankidetzan arituta, bizikidetzaren autodiagnostikoa egiteko hemen aurkezten dizugun tresna eskura jarri nahi dizugu. Tresna hau ondokoak ari gara teknikoki koordinatzen, Konplutense Unibertsitateko Psikologia Prebentiboko Unitatearen bidez: Zuzendaria: María José Díaz-Aguado. Metodologia: Rosario Martínez Arias. Exekuzio Teknikoa: Javier Martín.
Tresna honen bidez, zure ikastetxean bizikidetzaren autodiagnostikoa egiteko aukera duzu. Autodiagnostikoa fidagarria eta baliagarria izan dadin, nahitaezkoa da ikastetxeak ebaluatu nahi dituen mailetako ahalik eta ikasle eta irakasle gehienek erantzutea, hots: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo/eta Derrigorrezkoa ez den Bigarren Hezkuntza.
Aplikazio hau erabiltzen denean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ebaluatzeko, emaitzak Bizikidetzaren Estatu mailako Ikerketan maila bererako lortutakoekin erka daitezke.
Aplikazio hau erabiltzen denean Derrigorrezkoa ez den Bigarren Hezkuntzako beste maila batzuk ebaluatzeko (Batxilergoa, erdi mailako zikloak eta goi mailako zikloak) diagnostikoak ikastetxeko datuak baino ez ditu jasoko.
Aplikazio hau une desberdinetan erabiliko da, eta horrela, bizikidetzaren autodiagnostikoa egoera horien artean erkatu daiteke, bizikidetzak ikastetxean duen bilakaera hobeki ezagutzeko
Proben aplikazioa errazteko, komenigarria da zure ikastetxeko pertsonaren batek koordinazio lana egitea:
- Ikasle talde parte-hartzaileei laguntzea ordenagailu gelara, aldez aurretik ezarritako ordutegian, eta zalantzak argitzen laguntzea (menuaren 4. sarreran gomendio batzuk erantsi dira).
- Ebaluaziorako hautaturiko taldeetan eskolak ematen dituzten irakasleei eskatzea erantzun diezaiotela galdera-sortari, gogoraraziz garrantzitsua dela adierazitako epean erantzutea.
 Ikastetxeko diagnostikoa igorriko da ebaluazio hau koordinatuko duen pertsonak, pasahitzak eskatu dituenean idatzi duen helbide elektronikora. Zeinahi argibiderako, jo ondokora:
-   Madrilgo Konplutense Unibertsitateko Psikologia Prebentiboko Unitatean, a Javier Martín. Telefonoa: 91 394 29 36 Helbide elektronikoa: convivenciaescolar@psi.ucm.es 
-   - Nafarroako Hezkuntza Departamentuan. Cristina Satrústegui Telefonoa: 848423215 Helbide elektronikoa: csatrusa@cfnavarra.es 

Tresna hau ikastetxeko bizikidetzarako baliagarria izan dadin espero dugu..