SARRERA/ HELBURUAK/ GALDERA-SORTAK/ KOORDINAZIORAKO JARRAIBIDEAK/ EMAITZAK/

Helburuak

Tresna honen helburua eskola bizikidetza hobetzea da. Aukera ematen du modu sistematikoan eta erraz antzemateko zer dagoen ondo eta zer hobetu behar dugun arlo hauek direla-eta: beharrizanak, arazoak, konponbideak eta praktika onak. Ebaluazio honetan ondokoen gaineko informazioa jasotzen da:

  1. Ikastetxearen eta ikasleen datu orokorrak.
  2. Bizikidetzaren balorazio orokorra.
  3. Ikasleak, irakasleak eta euren arteko harremanak.
  4. Ikasketarako eta bizikidetzarako dauden oztopoak.
  5. Arauak, gatazkak eta diziplina.
  6. Balioetan heztea eta aniztasunaren trataera.
  7. Familiekin eta ingurukoekin dagoen harremana.
  8. Berdinen arteko jazarpena, eta nola egiten zaion aurre ikastetxetik.
  9. Nola sentitzen diren irakasleak ikastetxean.
  10. Ikasleen, irakasleen eta ikastetxearen datu soziodemografikoak.